Hiriberri

Spain / Navarra / Orbara /
 herriska  Add category
 Upload a photo

Hiriberri Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aezkoako ibarrean kokatua. Berrendiko harkaitzaren oinean dugu, Abodi mendilerroaren mendebaldeko muturrean.

Erdi Aroan sortu zen. Herri berria esan nahi duen arren, Ibarreko herririk zaharrena da. Aezkoako ohiko herri baten adibiderik argienetakoa da: kale harriztatuak, Ibarreko armarria duten aurrealdeak, eta garaiak.

Ibarreko etxerik zaharrenak ditu (XVI. mendekoak), apaindutako arku, leiho eta armarri ederrak dituztenak. Aipatzekoak dira armarri landuak dituzten ateburuak.

* Arrese etxea, herriko sarreraren ondoan kokatua, bere arkuteriarekin, Ibarreko etxerik ikusgarrienetakoa da. Hiriberritarrek katedrak edo katredak egiten zituzten, egurrezko aulki txikiak, suaren ondoan negu gogorrak igarotzen laguntzen zutenak.

* Errota. Herriaren ondoan errota berri bat dago, ibaiaren ondoan zegoen errota zaharraren makinaria duena. Errota zaharra Irati ibaiaren ondoan dago, Betolegiren aldamenean, zubi zintzilikaria igaroz, hegoalderantz, 200 metrotara. Haren horma handiak ikus daitezke, eta errekastoaren kanalizazio txiki bat ere badauka.

* Gurutze ezagunak. Jatorri historiko ezberdinei edo elezaharrei loturiko zenbait gurutze daude. Esanguratsuena Arrese deritzona izan daiteke, 1645ekoa da, San Frantzisko xendan dago eta gurutzea galdu zuen. Diotenez, Arrese Jaunaren alaba hil zuten otsoek; bertze elezahar baten arabera, Gauekok (gaueko izpirituak) bahitu zuen.

* S. Salbador eliza. Gotikoa da (XIV-XV. mendekoa) eta XVII. mendean kapera barrokoa gehitu zitzaion. Nabe bakarrekoa, aurrealde zuzena dauka. Erretaula Nafarroako erromanista estiloko garrantzitsuenetakoa da, XVII. mendekoa, Bengoetxeak (Antxieta eskulturgile handiaren ikasle aurreratua) egina.

* Tumulua. Zelane muinoan (egoera onean, 1.200 mra).

* Ugaibelko trikuharria.

* Garaiak. Arian bezala, 4 garai gelditzen dira: Erreka, Elizondo, Portal eta Jauki.
Nearby cities:
Koordenatuak:   42°56'46"N   1°13'50"W
This article was last modified 18 years ago