Tutera

Spain / Navarra / Tudela /

Tutera (gaztelaniaz Tudela) Nafarroa hegoaldeko udalerria da, probintzia osoko bigarren hirigune garrantzitsuena dena Iruñearen atzetik eta Erriberako nagusia.

Tuterako merindadeari izena ematen dio eta bertako hiririk handiena da.

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Castejon eta Arguedas, mendebaldean Cintruenigo, ekialdean Fustiñana eta Ribaforada eta hegoaldean Ablitas, Murchante eta Cascante.

XII. mendera Islamen menpe egon zan hiria, bai eta Erribera guztia ere, 1119an Nafarroako Erresumak bereganatu zuen arte. Hala ere, XVI. mende arte kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren nahiko harreman baketsuekin.

Juduei dagokienez, XI. eta XII. mendeak izan ziren distiratsuenak zientzia, filosofia eta literaturaren arloetan, izen handiko egileak emanez. 1170 arte, "Judutegi Zaharra" gaur egungo katedralaren inguruan zegoen, baina urte hartan Antso VI. "Jakintsua" erregeak aldatu zuen orduko hiriko harresien aldera, "Judutegi Berria" sortuz.

XVI. mendean, Errege Katolikoek Nafarroako Erresuma menperatu zutenean, Tutera izan zen azken herria men eginez, 1512an gertatu zena.

Bestela, XIX. mendean, 1808ko azaroaren 23an Napoleonen ejerzitoak "Tuterako Bataila" izenekoa irabazi zuen.

Azkenik, Espainiako Gerra Zibilean Tutera eta Nafarroako probintzia gehiena Francoren alde agertu zen. Guda igarota, etorkin asko hartu zituen hiriak Aragoi eta Gaztelatik (batez ere Soriatik) iritsitakoak nagusiki. Azken urteotan, Latinoamerikatik eta harrialde arabiarretatik etorritako jende ugari bizi da udalerrian.

Jaiak:

* Santa Ana: Uztailaren 24an hasita.

* Aste Santua: XIV. mendean dauka jatorri historikoa. 2002an Espainiako "Interes Turistikoaren Jaiak" izendatu zuten.

Larunbat Santuan, Foruen enparantzan "Volatín" izeneko panpina erakusten dute Erlojuaren Etxean, Judas Iskariote irudikatzen duena. Pazko Igandean, bestela, "Bajada del Ángel" edo "Aingeruaren jaitsiera" egiten dute plaza horretan bertan, 1851 arte Enparantza Zaharrean egiten zuten arren. Ekitaldi honetan, ume bat jaisten dute soka batetik zintzilik, plazan dagoen Ama Birjinaren irudiarekin bat egin arte.

* "Barazkiak goresteko Jardunaldiak" ("Jornadas de Exaltación de las Verduras"): Udalak urtero antolatzen ditu maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko.
Nearby cities:
Koordenatuak:   42°3'30"N   1°36'17"W
  •  14 km
  •  18 km
  •  28 km
  •  32 km
  •  36 km
  •  38 km
  •  83 km
  •  88 km
  •  114 km
  •  132 km
This article was last modified 13 years ago