Izaro Uhartea (Bermeo)

Spain / Vizcaya / Bermeo

Izaro Urdaibaiko natura erreserbaren atea dugu. Uharteko alde garaian frantziskotarren komentu bat egon zen XIII. mendera arte. Bizkaiko Jaunek berebiziko debozioa zioten Izaroko komentuari. Enrike IV.a (1457), Fernando "Katolikoa" (1476) eta haren emaztea, Isabel "Katolikoa" (1483) joan ziren uhartera. Guztiek mesede eta opariak eman zizkioten komentuari.

Izaron zeuden fraideak uhartean bertan hartzen zituzten frutekin elikatzen ziren. Frantziskotarrek laguntza ematen zieten arrantzaleei seinaleak ipinita edo suak piztuta, beraz, harreman onak zituzten euren artean. Une latzetan, fraideek zapi zuria jartzen zuten kanpai-horman, bermeotarrak laguntzera etor zitezen.

Sasoiko itsas lapurren erasoren bat jaso ondoren, uhartea betiko utzi eta Forura joan ziren 1719an. Komentua bota eta Maria Magdalenari eskainitako baseliza eraiki zuten bertan. Horren aztarnak ikusten dira oraindik, baita komentuarenak eta Isabel "Katolikoak" egiteko agindu zituen eskailerenak ere. Gaur egun, Urdaibaiko itsasadarrarekin batera babestutako leku ekologikoa da, bertan hegazti ugarik beren kumeak izaten dituzte.
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°25'32"N   2°41'4"W
This article was last modified 13 years ago