Baiona
France /
Aquitaine /
Saint-Pierre-dIrube /
World
/ France
/ Aquitaine
/ Saint-Pierre-dIrube
Frantzia / Mundu / Akitania / Pirinio Atlantikoak / /
hiria
Add category
Baiona (ofizialki: Bayonne) Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko hamargarren hiririk jendetsuena da. Baionak, Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera, BAM izeneko gune metropolitarra osatzen du, Euskal Herriko bortzgarren gune metropolitar handiena. 2017. urteaz geroztik Euskal Hirigune Elkargoaren hiriburua da eta erakunde honetako egoitza nagusia hiri honetan dago. Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaro zena. XI. mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten. Baionak goiburua nunquam polluta du (euskaraz, «inoiz ez zikindua»), mendeetan zehar hiribildua setiatzeko izan ziren 14 saiakerek, gutxienez, porrot egin zutelako.
Baiona Lapurdum izeneko castrum erromatarraren hondakinetan eraiki zuten. Gotorleku horrek inguruko herrialdeari eman zion izena. Bere kokapen estrategikoa zela eta, Baionatik Galia eta Hispania arteko ibilbideak kontrolatzen zituzten, erromatarren kontrolpetik at zeuden inguruko herrien erasoak saihesteko.
Baionari buruzko aipamen antzinakoenak erromatarren garaikoak dira, IV. mendekoak hain zuzen. Novempopulaniako tribunoaren egoitza zen, akitaniar eta baskoi ase gabekoen aurrean beti erne. Mendeetan aurrera eginda, bisigodoen, bikingoen eta normandiarren erasoen eskarmentua izan ostean, hiri bezala antolatu zen. 840an, bikingoak Lapurdin agertu eta urte bi geroago Ipar Euskal Herriko barrualdea konkistatzeko erasoa egin zuten,eta ibaitik gertu eta hiritik at kanpamendu nagusia kokatu zuten. Orduko Lapurdum oppidum izan zen eta, berez, bikingoek portua behar zuten. Baiona Aturri eta Ebro haranen giltza bihurtu zen, bikingoentzat Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoaren arteko lotunea zena.[16] 892an Landetako kostaldetik kanporatuak izan ziren. Baiona eta Born herria eskualdeko zenbait herriren izenak Ragnar Lodbroken semea zen Björn izenetik erakarria izan daiteke. Normandian 911. urtean bertako jaunek bikingoekin akordio lortu bazuten ere, Baionan 981ean setiatu eta hurrengo urtean Gilen Antsok mendean hartu zituen Tallerko guduan. Hala ere, iparraldetik etorritako erasoaldiek 1018 arte iraun zuten.

Nearby cities:
Koordenatuak: 43°29'43"N 1°27'40"W
- Biarritz 9 km
- Bera 31 km
- Etxalar 32 km
- Lesaka 34 km
- Leitza 59 km
- Amoroto 88 km
- Gernika-Lumo 101 km
- Amorebieta - Etxano (Zornotza) 110 km
- DIMA 112 km
- Bordele 171 km
Array