Santa Eufemia Eliza (Bermeo)

Spain / Vizcaya / Bermeo

Santa Eufemia eliza portuaren ondoan kokatutako eliza da, herriko eliza zaharrena eta garrantzitsuena. Izan ere, antzina erregeek horrarteko bidaia egiten zuten zin egiteko, zin-eliza izatea dugu, beraz, bere garrantziaren erakusle nagusia. XIII. mendekoa da, ematen du herria sortu zenekoa dela. 26 metro luze, 12 metro zabal eta 20 metro luze da. XVIII. mendeko dorre barrokoa eta erretaula neogotikoa ditu. Haren altzarien artean Mendozatarren hilobia da esanguratsuena. Herriak izandako suteen ondorioz, gaur egun dagoen eraikina XV. mendekoa da. Horri portiko bat erantsi zitzaion, baina 2000. urtean bota egin zuten elizak bere betiko itxura gorde zezan, hots, portikorik gabekoa.
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°25'9"N   2°43'14"W
This article was last modified 7 years ago