Wikimapia is a multilingual open-content collaborative map, where anyone can create place tags and share their knowledge.

Bermeo

Spain / Vizcaya / Bermeo /
 herria, municipality (en)
 Upload a photo

Bermeo 1236an sortutako herria da, eta Busturialdeko eskualdean dago, Bizkaian. Urdaibaiko herri populatuena da, 17.159 (2013) biztanle inguru baititu. Bilbotik 33km-tara kokatzen da.

Hiribilduak 1476tik 1602ra «Bizkaiko buru» titulua izan zuen, Bizkaiko Jaurerriko hiri nagusia zenez.Hori dela eta, hainbat pribilegio izan zituen eta Bizkaiko Batzar Nagusietan beste hiribilduen aurrean nagusitasuna zuen.

Bermeok arrantza tradizio handia du, eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintzan gehienbat.

Horrez gain, turismorako leku erakargarri ugari ditu, besteak beste Gaztelugatxeko Doniene, Ertzila dorretxea (Arrantzaleen museoa), Doniene atea, portua eta Alde Zaharra.

www.bermeo.org
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°25'13"N   2°43'47"W
  •  11 km
  •  17 km
  •  17 km
  •  29 km
  •  75 km
  •  84 km
  •  84 km
  •  93 km
  •  100 km
  •  236 km