Donibane Garazi

France / Aquitaine / Uhart-Cize /

Donibane Garazi Nafarroa Behereko hiriburua da, Donejakue Bidean kokatua. Bertakoak garaztarrak dira. Kantonamenduko hiriburua izateaz gain, lurraldeko eskualdeetariko bat den Garaziko hiriburua ere bada. Errobi ibaiak zeharkatzen du Donibane Garazi. 2013. urtean 1.527 biztanle zituen. Donibane Garazi hiribildua XII. mendean eratu zen, zenbait mende geroago Karlos II.a Nafarroakoa bere "Erresumaren giltzatzat" hartuko zuena. Haren garapenak Donazaharreri nagusitasuna kendu zion Urkullu eta Orreaga zeharkatzen zituen erromatar galtzadan. Hiribildu zaharreko lehendabiziko eraikinen artean Errobitik gertu zegoen XII. mendeko Santa Eulalia eliza, Uganda auzoan dagoen "Toki Eder" izeneko etxean dagoen portale erromanikoa eta gertuko muinoan dagoen Mendiguren gaztelua, 1191n aipatua. Hiribilduan, Antso VII.a Azkarrak (1152-1221), XIII. mende hasieran, gotorlekua eta eliza eraiki zituen. 1329an, Filipe Evreuxkoak (1328-1343) forua eman zion hiribilduari, hiriak harresiak, azokak eta feriak kontrola zitzan. Era horretan, Donejakue Bidea egiten ari ziren erromesek bertatik igaro behar zuten Iruñera heldu baino lehen. XV. mendeko Mendebaldeko Zismaren garaian, Avignongo aita santuaren apezpiku zismatikoa izan zuen 1383 eta 1488 artean. Erromakoa, berriz, Baionan zegoen. (Jean Froissartek esan zuen apezpiku biek Orthezen bildu zirela Gaston Febusek deituak.)
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°9'25"N   1°14'1"W
  •  41 km
  •  41 km
  •  46 km
  •  47 km
  •  57 km
  •  108 km
  •  119 km
  •  125 km
  •  126 km
  •  202 km
This article was last modified 3 years ago