Lille

France / Nord-Pas-de-Calais / Lille /
 hiria, capital city of state/province/region (en), municipality (en), draw only border (en)

Lille Frantziako iparraldean dagoen hiria, Nord-Pas-de-Calais eskualdeko eta Nord (59) departamenduko hiriburua da. Lillek, nahiz eta 200.000 biztanle baino gutxiago eduki, Frantziako aglomerazio handienetakoa da, 1.000.000 biztanle baino gehiago baititu Roubaix, Tourcoing eta Villeneuve-d'Ascq hiriak barne.

Izena Deûle ibaieko uhartetik datorkio: antzinako frantsesez L'isle, nederlanderaz Rijsel eta flandrieraz Ryssel.

Azken urteotan Euralille auzoa eraiki da, merkatari gune baten eta TGV geltokiaren inguruan. Hirigintza plana Rem Koolhaas arkitekto herbeheretarrak egin du eta bertan hainbat arkitektok hartu dute parte: Jean Nouvelek (merkatari gunea), Christian de Portzamparcek (bulego dorre bat) eta abarrek.
Nearby cities:
Koordenatuak:   50°37'44"N   3°3'40"E
  •  11 km
  •  14 km
  •  17 km
  •  23 km
  •  26 km
  •  27 km
  •  30 km
  •  40 km
  •  49 km
  •  70 km
Array