Urruña

France / Aquitaine / Urrugne /
 Upload a photo

Urruña Lapurdiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, kostaldekoa, Lapurdi Itsasegian kokaturikoa. Irun-Biriatu eta Bordele arteko A-63 autobidearen alboan dago. Hainbat erreka igarotzen dira udalerriko lurretatik: Untxin, kostaldeko errekastoa, Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen dena (baita horren ibaiadarra den Arola erreka, azken hau udalerriko lurretan bertan Andureta errekak elikatzen duelarik); Bidasoa eta Urdazuriren ibaiadarra den Ibardin erreka, azken horren ibaiadarra den Intzola errekarekin batera. Halaber, Mentaberri erreka Haizabia esparru eta hotel aldamenean itsasoratzen da, Euskal Erlaitzean. Udalerriko lurren mugan dago kokaturik Ibardingo lepoa (317 m). Bestalde, iparraldeko lursailetan Euskal erlaitza deritzon kostaldea dago.
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°21'54"N   1°42'1"W
  •  9 km
  •  12 km
  •  18 km
  •  23 km
  •  36 km
  •  68 km
  •  80 km
  •  88 km
  •  90 km
  •  192 km
This article was last modified 5 years ago