Castaños (Bilbo)

Spain / Vizcaya / Bilbao / Bilbo
 eskualdea  Add category
 Upload a photo

Castaños Bilboko auzoa da, Uribarriko barrutian dagoena. Auzoak 6.246 biztanle eta 0,25 kilometro karratuko azalera dauka (2006an udalak emaniko datuen arabera). Bilboko itsasadarraren ekialdean dago Zabalgunearekiko aurrez aurre. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, Bilbo oraindik ere Zazpikaleak ziren. Bertan bizi zen hiriko biztanleriaren gehiena. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahiean. Castañoseko lurretan etxe berriak eraiki zituzten.

Gaur egun Volantineko zelaiaren aurrean, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren. Volantineko zelaia parke eta pasealekua zelarik. Urteek aurrera egin ahala, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza beharrizan altuek eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraistera eraman zuten euren jabeek. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salveko plazaren ondoan dagoen Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olavarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadararte.
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°16'1"N   2°55'46"W
  •  3.3 km
  •  3.7 km
  •  9 km
  •  12 km
  •  13 km
  •  14 km
  •  16 km
  •  17 km
  •  24 km
  •  82 km
This article was last modified 13 years ago