Kantabria

Spain / Cantabria / Puente Viesgo /
 eskualdea, invisible (en), second-level administrative division (en), draw only border (en), autonomous community (en)

593,121 hab.

Kantabria (gazteleraz: Cantabria) Espainiako probintzia bakarreko autonomia erkidegoa da. Honako muga hauek ditu: ekialdean Euskal Autonomia Erkidegoa (Bizkaia), hegoaldean Gaztela eta Leon (Leongo probintzia, Palentzia eta Burgos), mendebaldean Asturietako Printzerria eta iparraldean Kantauri itsasoa. Kantabriako herri nagusiak kostaldean kokatzen dira, Santander hiriburua nabarmentzen delarik, 180.000 biztanlerekin.
Kantabrian gaztelania da hizkuntza nagusia eta ofiziala. Zenbait zonaldetan, halere, asturleoneraren aldaera kontsideratzen den montañera mintzatzen da.

Hainbat adituk aztertu du Kantabria hitzaren jatorri etimologikoa (San Isidoro, Julio Caro Baroja, Aureliano Fernández Guerra, Joaquín González Echegaray, Adolf Schulten, etab.). Ez dakigu ziur zein den bere jatorria baina iritzirik onartuena da jatorri zelta edo liguriarreko cant- (harra edo haitza) erroaren eta eskualde zeltetan maiz erabili den -abr atzizkiaren elkarketa dela. Hemendik ondorioztatzen da "kantabriar" hitzaren esanahia "harri artean bizi den herria" edo "menditarra" dela, Kantabriako lur malkartsu eta menditsuari erreferentzia eginez. Beste aukera bat cant- eta briga (gotorleku) hitz zelten elkarketa izatea da. Honela, Kantabria harrizko gotorlekua litzateke.
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°8'5"N   3°59'58"W

Comments

  • Colindres eta oin Kantabria barruen dagozen hainbat leku Bizkaiko jaurterri barruan izan zen urte ugariz. Inbestigatu egin biher da benetazko istorioa jakiteko eta ez espainiar nazionalistak asmatutatakoak...
  •  41 km
  •  67 km
  •  75 km
  •  77 km
  •  79 km
  •  81 km
  •  85 km
  •  86 km
  •  86 km
  •  92 km
Array