Wikimapia is a multilingual open-content collaborative map, where anyone can create place tags and share their knowledge.

Donostia | capital city of state/province/region (en), municipality (en)

Spain / Guipuzcoa / San Sebastian /
 capital city of state/province/region (en), municipality (en)

Donostia (ofizialki Donostia-San Sebastián) Gipuzkoako hiriburua eta udalerri nagusiena da, eta Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena, 2020. urtean 188.240 biztanle zituen eta. Metropoli eremuak, berriz, 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean. Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta 2016an Europako kultura-hiriburua izan zen. 2014an, National Geographic aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.
Gizakia orain dela 25.000 urtetik, gutxienez, bizi izan da Donostia inguruan. Ametzagaina izeneko lekuan garai horretako industria litikoa aurkitu dute. Gerora, egungo Parte Zaharreko herrigunean erromatarren garaiko giza kokaguneak egon ziren, Santa Teresa komentuan egin diren indusketetan aurkitutako aztarnek adierazten dutenez (K. o. 50–200 urte bitartekoak).
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°18'24"N   1°58'26"W
  •  21 km
  •  22 km
  •  25 km
  •  38 km
  •  45 km
  •  46 km
  •  58 km
  •  66 km
  •  67 km
  •  209 km