Plaiaundi Parke Ekologikoa (Irun) | parkea, wetland (en)

Spain / Guipuzcoa / Irun
 parkea, wetland (en)
 Upload a photo

Plaiaundiko Parke Ekologikoa itsasoaren eta ibaiaren artean dagoen esparru bat da, mareek hartua, eta hegazti migratzaileen babesleku izateaz gainera, fauna eta floraren behatokia ere bada. Toki heze hau hegazti migratzaileen Europako igarobide nagusietako bat da. Parkea Txingudiko Baliabide Naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziaren barnean dago, eta plan horrek badia suspertu, eraberritu eta kontserbatzea du helburu. Aintzirak, uharteak eta urmaelak ez dira naturalak, eremu natural honen zati handi bat hondatu baitu gizakiak.
Plaiaundi Ekologi Parkeko bista

Plaiaundin egindako lehen jarduerek XVI. mendera eramaten gaituzte, padura laborantza-eremu gisa erabili baitzen mende horretan. 60. hamarkadatik aurrera, eraikuntza hondakinak botatzeko onartutako "depositu" bihurtu zen Plaiaundi, eta betelan handiak jasan zituen. Artasoro eta soroen lekua aisialdirako baratzek hartu zuten eta lursail txiki ugari eratu ziren, baratze eta etxolez hornituak. Gero, dragatze-hondarren depositu bat egokitu zen bertan eta 1982an kirol instalazioak eraiki ziren.

Parkeak 24 hektarea ditu; bi barne aintzira ditu uhate sistema batez mareen erritmoari loturik, eta marearteko hondartza bat. Horrez gain, ur gezako aintzira bat eta parkearen sarreran Interpretazio Zentro bat ere badaude, eta baita behatoki batzuk ere
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°20'51"N   1°47'39"W
This article was last modified 16 years ago