Aia

Spain / Guipuzcoa / Orio /
 Upload a photo

Aia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. Nekazal herri zabala da, 56 km² ditu. Pagoeta Parke Naturalaren zatia da Aia eta 1.854 biztanle zituen 2008an. Donostiatik 25 km-ra dago.

Iparraldealdean Orio eta Zarautz udalerriekin egiten du muga, ekialdean Usurbil, Zizurkil eta Asteasurekin, hegomendebaldean Errezilekin eta, azkenik, mendebaldean, Zestoarekin. Bihotz formakoa da Aia eta kostaldera irekiune txiki baten bidez iristen da, Txurrukako hondartzara.
[aldatu] Auzoak

Aiak eremu handia du eta bertan sakabanatuta daude 11 landaguneak.

* Altzola
* Andatza
* Arrutiegia
* Elkano
* Etxetaballa
* Iruretaegia
* Kurpidea
* Laurgain
* Olaskoegia
* Santio Erreka
* Urdaneta
* Kaskoa

JAIAK:
* Santa Ageda, San Donato, San Lorentzo eta San Isidro Labrador festak ospatzen dira otsailaren 4an, abuztuaren 4 eta 10ean eta maiatzaren 15ean.

[aldatu] Auzoetan

* Altzola: San Roke eguna ospatzen da, eguna abuztuan izan arren, azaroaren 18an ospatzen da.
* Elkano: San Pedro, ekainaren 29an.
* Laurgain: San Migel eguna, irailaren 29an.
* San Pedro: Auzoaren santuaren eguna, ekainaren 29an, Elkanon bezala.
* Santiago: Santiago eguna, uztailaren 25ean.
* Urdaneta: San Martin, abuztuaren 11n.
* Iturriotz: ekainaren 24an erromeria dago San Juan baselizaraino.
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°14'12"N   2°8'54"W
This article was last modified 16 years ago