Sierra de Aizkorri

Spain / Alava / Asparrena /
 montaña, invisible

Aizkorri izen bereko mendikateko tontorretako bat da. Izen bera izanagatik, ordea, ez da altuena, Aitxurik zenbait metro gehiago baititu, mendebalderago. Abiapuntu erabilienak Otzaurte eta Arantzazu izango dira, baina ezin alde batera utzi Zegamatik gora datorren bidea, beste ibilbide gutxik eskaintzen baitute honek eskaintzen duen mila metrotik gorako gora-behera. Tontorretik bertan ermita eta aterpe txiki bat ditu, biak ere zabalik izaten direnak. Behin haraino joanez gero, ezin igo gabe utzi inguruko tontorrak, Aitxuri batez ere, ez baita urruti. Aukera izanez gero ez da zaila Iraule eta Arbelaitz ere igotzea, mendebalderago, haitzean gora eta behera eginez. Arantzazu aldetik etorriz gero Urbiako larretan barrena pasako gara eta bidean topatuko ditugu beste ermita bat, fonda zaharra eta hainbat artzain borda. Artzain borda hauetako batzuetan ibiltarientzako edari eta janaria (gazta!) eskaintzen dute udaldian.
Urbiako fonda maiatzaren 1etik azaroaren 1era bitarte egoten da irekita asteburu eta aste egunetan, gainontzean asteburuetan bakarrik ematen dute zerbitzua (aterpea, taberna, jatetxea...).
Ciudades cercanas:
Coordenadas:   42°58'7"N   2°21'18"W
Este artículo fue modificado por última vez hace 2 años