Pello
Finland /
Lappland /
Pello /
World
/ Finland
/ Lappland
/ Pello
Mundu / Suedia / Norrbottengo konderria
herriska, municipality (en)
Pello (antzinean, Turtola) iparreko Lappi eskualdean dagoen udalerria da. Tornionjoki ibaiak bitan banatzen duen ibarreko alde finlandiarrean dago eta Ylitorniorekin batera, Torne ibarra azpieskualdea osatzen du. Udalerriari izena ematen dion elizatea, Pello, Torne ibaiak bi herrialdetan banatzen du Finlandia Errusiar Inperioak 1809. urtean menperatu zuenetik. Dena den, ibarreko bi aldeak batzen dituen kultura aberatsa politika eta ibaia baino sendoagoa da; hala nola, finlandieraren dialekto bat den meänkieliz hitz egiten dute tornetarrek. Gainera, udalerriak, Övertorneå, Pajala eta Ylitornio udalerriekin batera, ibarra sustatzeko turismo-proiektu bat jarri du abian. Pellok 1.863,66 km² dauzka, ia Gipuzkoa bezain handia, eta biztanle gutxien dituen Lappiko udalerritako bat ez den arren, 4.000 bat biztanle baino ez ditu.
Wikipedia article: https://eu.wikipedia.org/wiki/Pello
Nearby cities:
Koordenatuak: 66°47'7"N 23°58'10"E