Plentzia

Spain / Vizcaya / Gorliz /
 Upload a photo

Plentzia Bizkaiko udalerria da, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean kokatua. Bilbotik iparraldera 25 bat kilometrora dago, kostaldean, herrialdeko ipar-mendebaldean. Plentzia Butroe ibaiko azken bihurgunearen eskuinaldean dago, Plentzia/Gorlizko badian isuri aurretik. 5,79 kilometro koadro dauzka eta 4.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Biztanleria udan laukoiztu egiten da.

Plentzia XIII. mendean sortu zuen Diego Lopez Harokoak, Bizkaiko jaunak, eta haren asmoa Gaztelako merkantzien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzea izan zen. 1780tik gaur arte itsasontzien matrikulazioa asko jaitsi da, itsasadarrean sortzen ziren hondar-bankuak zirela-eta; izan ere, sarrera itxi egiten zuten eta itsasontziek ez zuten igarotzerik bertan geratu nahi ez bazuten. Gaur egun, Astillero plaza, Butroe itsasadarraren sedimentuen gainean eraikia da, garai batean itsasontziak eraikitzen ziren lekua gogorarazten duen bakarra. 2009ko maiatzaren 26an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Plentziako hirigune historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Nearby cities:
Koordenatuak:   43°24'25"N   2°56'38"W
  •  5.2 km
  •  6.2 km
  •  13 km
  •  15 km
  •  16 km
  •  17 km
  •  18 km
  •  25 km
  •  34 km
  •  77 km
This article was last modified 14 years ago